XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1986tik 1990era egindako zesarea kopurua miatuz beste datu aipagarri bat da era honetako erditzeen etengabeko gehiketa, % 11,24tik % 14ra igo delarik.

Hau izan daiteke Osasunerako Mundu-Erakundeak eta zehazki Europarako Eskualdeko Bulegoak (15) Kultur Ministeritza. Emakumearen Institutua. Situación Social de la mujer en España, Madrid, 1986ko abendua. OME (OMS) aipatuz Having a Baby in Europe. Danimarka, 1986. aipatzen zuen errealitatearen islada.

Erakunde horiek amarekiko laguntza sanitarioaz burutu dituzten ikerketetatik ateratako ondorioetan oinarritzen diren eritzi batzuek erditzeko unean erabiltzen diren medikalizazio prozedura gehiegizkoak salatzen dituzte, ezen hainbestetaraino hedatu dira, non gero eta gutxiago jakiten baita erditze normal bat zer den ere.

Gainera, dirudienez, frangotan teknologia berriak komeni baino teknologiazko interbentzio gehiagori leku egin die.

Ondorioak urrunago doaz, eta aditzera ematen da emakumeek ez bide dutela informaziorik beren haurgintzan gertatzen denaz, eta horietan izaten den medikalizazioa hainbestetarainokoa da, non ez baitute, esateko moduan, erabakia hartzeko aukerarik ere izaten bere haurgintzetan teknika berriak eta ez horren berriak aplikatzeari buruz: monitorizazioa, episiotomia, enemak, analgesia, anestesia, e.a.

Horren azpian galdatzen da haurgintzako osasun laguntzaren humanizazioa.

Erditzearekiko laguntza, hain arrunta eta erraza gaur egun, medikuntzarekin soberan lotu da.

Eta ez da segurtatzen gero eta gehiago erabiltzen diren berrikuntza teknologikoak haurdunaldian eta erditzeko tenorean aplikatuta hain onuragarri izan daitezkeenik haurgintza seguruago eta atseginago bihurtzeko.

Horretan dago eztabaida.

Ildo horretan OMEk nahiko luke emakumea berriz ere haurgintzaren protagonista izan dadin eta iker dezaten emakumeek zer balorazio egiten duten erditzeari buruz eta bertan eman zaien osasun laguntza nahiz pertsonalari buruz.

Eta arreta berezia jarri nahi da ama eta jaio berriaren arteko harremanei, ikustaldien erregimenari, erditzeondoko laguntza psikologikoari eta beste zenbait gauzari buruz erabiltzen diren praktikak berrikusteko.

HAURDUNALDIAREN BORONDATEZKO ETENDURA 4.2.4

1985ko legean jasotzen diren kasuen barnean, Haurdunaldiaren Borondatezko Etendura (H.B.E.), burutu duten emakumeen kopurua dexente gehitu da, legea agertu zenetik E.K.A.ko informazioa daukan azkeneko egunera arte.